XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) aldatze prozesu horretan hizkuntza berriak hizkuntza zaharren garapena adierazten du, hizkuntza, azken buru, herriari lotzen zaio eta honek herria izateari eusten badio hizkuntzari eutsiko dio ere.

Historian zehar desagerturiko hizkuntzek gure artean ez dauden herri eta kultura desagertuen berri ematen digute, hizkuntza horiek (hizkuntza hilak) ikastekotan gure aurreko denboraren jario jakin bat antzeman dezakegu, baina hizkuntza haien garapena bizirik dauden hizkuntzatan soma daiteke ere.

Hizkuntzen aniztasunak, bereizketak eta elkar ulertezinak ekarri ditu.

Hizkuntzen arteko harremanak, ezinbestean, gatazkatsuak izan dira eta dira.

Gatazka horiek maiz gizakiaren garapenaren ondorio bezala ulertu izan dira, hizkuntza bat inposatzea, besteekiko gailen izatea ezinbesteko gertakizun naturala bailitzan .

Herri edo gizatalde batek bere hizkuntza ahaztu eta beste bat hartzen badu, beste izakera bat nagusitzen zaio honekin batera; akulturazio prozesu batean sartzen da alegia.

Zena izateari uzten dio eta beste hizkuntz honen izaera eta kultur ezaugarriez janzten da.

Arrotza da bere buruarekiko.

Herri batean hizkuntza bat baino gehiago bizi direnean, herri horretan kultura zein hizkuntzetan egiten den markatuko du nagusitasun/menpekotasun harremana eta azken finean herri baten nortasun eta iraupena.

Mende honen hasieran, Luxemburgoko Bilkuraren ondorioz batipat, elebitasunari buruzko zenbait aurreritzi kaleratzen dira:

- Elebiduntasunak elebidunaren hizkuntza batean edo bestean ondorio ezkorrak dakartza.

Hiztegi urria, adierazpen-gaitasun eskasa edo eta hizkuntz-baliabide gutxiagotzea izan zitezkeen aurrekoaren adibide batzu.

- Eskolaldian elebiduntasunak atzerapen orokorra dakar.

- Elebiduntasunak ideien nahasketa sortzen du.

- Nortasunaren garapenean elebiduntasunaren eragina txarra da.

Harez geroztik azterketa eta ikerketa asko egin izan dira, gehienak hizkuntzalari eta soziolinguisten eskutik.

Baina azken hogei urteotako ikerlanak aztertzen baditugu, gero eta gehiago dira elebiduntasuna azal dezaketen eredu teorikoak.

Ondoko taulan aipatzen ditugu bakan batzu adibide gisa.